Minibasketaren eguna Arrasaten izango da
Datorren abenduko 23an, larunbata, Arrasaten Minibasketaren eguna izango da. Ointxeren 50. urteurrena dela medio, GSFren laguntzarekin, Arrasateko Iturripe polikiroldegia izango da eszenatokia festa hau ospatzeko egun oso batean zehar.
Gipuzkoako klub guztientzako topaketa irekia izango da, non prestakuntzako saskibaloiaren festa ospatuko dugun. Talde asko apuntatu dira, beraz, arrakasta ziurtatzen da.
Datorren 23an ikusiko gara Arrasaten festa handi honetaz disfrutatzeko gabonak ospatu baino lehen.
GSF