Mondragon, Aretxabaleta eta Eskoriatzak Euskadiko eskolarteko kirol jokoak jasoko dituzte
Asteburu honetan (maiatzaren 26 eta 27) 2017-2018ko Euskadiko Eskola-Jokoak jokatuko dira. Mondragon, Aretxabaleta eta Eskoriatzan Lurralde Historiko bakoitzeko txapeldunak bilduko dira eta Euskadiko txapeldunak izateko borrokatuko dute.
Errendimenduko infantilen txapelketan Easo eta Ordizia izango dira bi ordezkari gipuzkoarrak. Donostiarrek Fundación 5+11 eta Patronatoren aurka jokatuko dute. Ordiziko neskak Araski eta Gernikarekin ikusiko dira. Bi taldeek Euskadiko Txapeldun izateaz gain, Espainiako Txapelketarako plaza baten bila ibiliko dira, Galizian egingo dena.
Partizipazio infantilean, Gipuzkoaren ordezkariak Iraurgi nesken partez eta BKL mutilen partez izango dira. Azpeitiarrek Zaraobe eta Mungiaren aurka jokatuko dute eta Beasaingo mutilak Eguzkibegi eta Corazonistasen aurka.
Azkenik errendimenduko alebin txapelketan, Ordizia izango da gure klub ordezkaria nesken eta mutilen kategorian. Neskek Araski eta Loiola Indautxuren aurka jokatuko dute eta mutilek Urgatzi eta Tabirakoren aurka.
Hementxe uzten dizkizuegu txapelketen ordutegi guztiak:
Euskadiko eskolarteko kirol jokoen egutegia
GSFtik zorte ona opa nahi diegu gure 6 talde ordezkariei eta espero dugu haiek esperientziaz gozatzea.
GSF