Mondragon Unibertsitatea liderra bakardadean
Lehenengo hiru jardunaldien ondoren, Mondragon Unibertsitatea liderra da. Arrasatekoek haien hirugarren topaketa irabazi zuten Zarautzen (66-53). Donosti Dolphinsek Errotaundi ISBren aurka oso sendo jokatu zuen eta bigarren garaipena lortu zuen (37-60), sailkapenaren lehenengo postuen artean bukatuz.
Bostekok gehiago jasan zuen Aloña Mendiren aurka bigarren garaipena lortzeko (55-52), Oñatikoek oraindik ez dakite irabaztea zer den. Viento Surrentzat lehenengo garaipena izan da, kategoriaz igo ondoren, Irunen aurka (64-53).
Atlético San Sebastiánek derby donostiarra irabazi zuen Cafés Aitona Askatuak-ren aurka (71-60). Hiriburuaren bigarren derbyan DKSk Alde Zaharraren aurka irabazi zuen (53-42) bere lehenengo garaipena gehituz. Azkenik, Take Orbelak bere lehenengo partida irabazi zuen Mundarro La Salleren aurka (71-77).
GSF