Mutilen senior liga garaitu gabeko talderik gabe geratu da

Mutilen senior liga garaitu gabeko talderik gabe geratu da

Bosteko Iraulik momentuan talde sendoena zenaren aurka irabaztea lortu du, Mondragon Unibertsitatea taldearen aurka. Donostiarrek Arrasatekoen aurka irabazi zuten 74-70.

Laugarren garaipena jarraian Donosti Dolphinsentzat, beti zaila den Oñatiko kantxan irabazi ondoren oso larri 53-55. Oso berdindua egon zen borroka Aritzbatalden ere Zarautz eta Alde Zaharraren artean. Bertakoak trebetasun handiagoz jokatuz azkeneko momentuetan garaipena eraman zuten (66-64).

Hirugarren garaipena Atlético San Sebastiánen mutilentzat Mundarro La Salleren aurka irabazi ondoren 51-45, eta tablaren zona noblean kokatu dira. Viento Surrek, mailaz igo berri den taldea, berriz irabazi zuen. Oraingo honetan, Take Orbela Tabernaren aurka izan zen 79-60 argi batekin.

Cafés Aitona Askatuak asteko derby donostiarra eraman zuen poltsikoan. Partida berdindu batean, DKS gainditu zuten (64-67), momenturarte garaipen bakar bat lortu duela. Azkeniik, Azpeitiako mutilentzat hirugarren garaipena iritsi da. Errotaundi ISB Erroibide baino hobea izan zen partida oso bizi batean 40 minututan zehar (74-70).

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.