NBA-ko kamixeta bat jokoan finalen finaletan (Basket Country Donostiren eskutik)
NBA-ko kamixeta ofizial bat irabazi nahi dezu Basket Country Donostiren eskutik? aukera hori edukiko duzu finalen finaletan larunbata hontan Tolosan. Neurketa bakoitzeko atsedenalditan, speaker-ak publikoaren artetik pertsona bat hautatuko du pistara jeisteko eta zelai erditik jaurtiketa bat egin dezan. Sartzen badu, punteria eta odol hotz bikainak erakutsiz, kamixeta beretzat izango da.
Sei parte hartzailetatik, inork ez badu erronka burutzea lortzen, kamixeta lortzeko bigarren aukera egongo da. Kamixeta zozketatu egingo da Twitter bitartez (@fgbaloncesto), zozketaren inguruan idatziko dugun mezua retuiteatzen dutenen artean.
Zozketa Donostiako Basket Country dendak antolatu eta babesten du. Denda hau saskibaloiaren munduan espezializatua dago eta Ancho Jakituna 11 kalean aurki dezakegu. Han aurki ditzakezue zapatilletan berrikuntza guztiak, arropak, baloiak edo mota askotako materialak.