Neurri berriak entrenamenduetara bueltan

Neurri berriak entrenamenduetara bueltan

Gaur, abenduak 11, ostirala, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, gure jarduerarekin lotuta dauden hurrengo neurriak argitaratu dira:

  • Entrenamenduak egiteko aukera egongo da berriz, 6ko taldetan, mugikortasun murrizketa gabe (lurralde historiko batetik bestera ezik), kadete, junior eta senior mailetan.
  • Lehiaketek bertan behera jarraitzen dute, gizonezkoen eta emakumezkoen Lehen Mailak izan ezik.
  • Eskola kiroleko jarduera guztiek, bai entrenamendu zein partidak, etenda jarraituko dute Gabonen osteko egoera zein den jakin arte gutxienez.
  • Ariketa fisikoa edo kirola musukoarekin egin beharko da. Berau ez erabiltzeko aukera bakarra ariketa fisiko biziko momentuetan edo/eta lehiaketa momentetan izango da.

Covid-19ak sortutako osoasun krisia dela-eta hartutako neurri hauek, bihartik, abenduak 12, larunbata, aurrera jarriko dira indarrean.

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak, klubei eskatu nahi die, orain arte bezain arduratsu jokatzen segi dezatela eta ezarritako neurri berri hauek zorroztasunez bete ditzatela.

Edozein zalantza edukiz gero, ohiko bideetatik jarri zaitezkete gurekin harremanetan.


 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.