Mikel Lekaroz-i omenaldia
Igandean, Acunsa GBC-k eta Juaristi ISB-k, eguerdiko 12:00etan jokatuko duten Urrezko LEB ligako partida aprobetxatuko du Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak Mikel Lekaroz-i ondo merezita daukan omenaldia egiteko.
Mikelek pasa den udaran Federazioko Zuzendaritza Batzordean zeukan lekua utzi zuen, modu horretara 40 urtez gure federazioari lotutako karrera luzeari amaiera emanez. 40 urte hauetan kargu desberdinak izan ditu, baita presidentearena ere, eta horretaz gain bai Espainiako Saskibaloi Federazioko delegatu batzordeko kide eta baita Euskal Saskibaloi Federazioko kide izatera ere iritsi da.
Ekitaldi honekin, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak Mikel Lekarozen figurari daukan balorea eman nahi diogu, azken hamarkadetan gure saskibaloiaren garapenean ezinbesteko pieza izan baita. Horregatik bere inplikazioa eta egindako lana eskertu nahi ditugu.
Igandean Illunbera joatera gonbidatzen zaituztegu, derbi historiko batez gozatzeko aukera izateaz gain, omenaldi honetara batu ahal izateko.