Ordizia eta Easo Gipuzkoako infantil txapeldunak

Ordizia eta Easo Gipuzkoako infantil txapeldunak

Pasa den asteburuan Gipuzkoako infantil txapelketak errendimendu mailan izan ziren eta jada badauzkagu irabazleak.

Nesken kategorian, Ordiziak titulua lortu zuen Easoren aurka partida oso gogor batean irabazi ondoren. Jon Mendiluzeren talde azken zatian inposatu zen donostiarren aurka, Gorka Gilek entrenatutako neskak (48-33). Ordiziakoak txapelketaren talderik onena direla frogatu dute urte osoan zehar, eta txapeldun justuak dira. ZORIONAK!

Mutilen sailean, larunbatean finalerdiak jokatu ziren. Easok uzte zuena baino gehiago sufritu zuen Erroibideren aurka, baina azkenean donostiarrek finalerako pasea lortu zuten argi 77-60. Iraurgik irabazitako finalerdia oso berdindua egon zen azken momentuentan. Ointxek 8 punturengatik irabazten zuen 2 minuto falta zirela, baina Azpeitikoek hobeto jokatu zituzten azken minutuak eta finalerako pasea eraman zuten (48-49).

Igandeko final handian gipuzkoar saskibaloiaren bi klasiko aurrez-aurre jarri ziren. Easo ia ia momentu oro markagailuan aurretik joan zen, Iñigo Sainzen taldeak bere nagusitasun fisikoa erakutsi zuen kantxan. Baina, Ander Arrutik entrenatutako taldeak bere aukeretan sinesten zuen eta azken momenturarte borrokatu zuen (68-57).

GSFtik bi txapeldunak zoriondu nahi ditugu eta datozen asteetan jokatuko den Euskadiko Eskola-Jokoetan zorte ona opa nahi diegu.

GSF

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.