Jardunaldiaren atarikoa: Lehiaketak eta presentzia gehituz goaz.

Jardunaldiaren atarikoa: Lehiaketak eta presentzia gehituz goaz.

Bertan dugu asteburu berri bat. Gure federazioak bultzatutako lehiaketekin bigarrena dagoeneko, eta honetan, gainera, lehiaketa bat gehituko diogu gure agendari: nesken errendimenduzko junior maila. Guztira 40 partida jokatuko dira, lehiaketakoak eta lagunartekoak batuz gero.

Saskibaloi karteldegian gure presentzia areagotu egingo da baita ere EBA mailako bigarren jardunaldiarekin. Bertan, aurreko astean gertatu moduan derbi batez gozatzeko aukera izango dugu: Ulacia Zarautza- Mondragon Unibertsitatea Aritzbatalden. Eta honi, bi debut garrantzitsu gehitu behar zaizkio. Batetik Emakumezkoen Lehen Mailan IDK Gipuzkoarena; Superkopako txapelduna den Valencia Basketen aurka gainera. Bestetik, Azpeitia Azkoitia ISBren lehen partida LF Challenge berrian, Granadan jokatuko duena.

Eta Euskal Kopek ere ez dute amaierarik. Zuzenean ikusteko aukera izango dugu Azpeitian LEB ligako taldeen arteko Euskal Kopa asteburu honetan. Ostiraletik igandera, hiru partidatan, Acunsa Gipuzkoa Basket, Juaristi ISB eta Zornotza SBt nor baino nor gehiago, titulua eskuratzeko gogoz denak denen aurka jokatuz.

Bagoaz aurrera. Segi dezagun saskibaloiarekin gozatzen!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.