Partidu aurretikoak, 11. astea: Donosti Dolphinsek Mekalki Aloña Mendiren hasiera ezinhobearekin bukatu nahi du
Lehenengoa eta bigarrena elkar neurtuko dira astebukaera hontan gizonezkoen lehen mailan. Dolphins taldeak Mekalki Aloña Mendi bixitatuko du (larunbata, 18.00) liderra gainditzeko helburuarekin. Etxekoek bestetik, sailkapenaren lehen postuan sendotzea edukiko dute helburu, aurkaria hiru neurketako distantziara uztea hain zuzen. Sekulako norgehiahoka.
Ostadar, Cafes Aitona Askatuak eta Grupo EME Oiarso taldeek, euren neurketetan garaipena eta liderraren, Txintxu Gozotegia ISB taldearen, porrota itxarongo dute sailkapenaren lehen postuan hau harrapatzeko emakumezkoen lehen mailan. Azkoitiarrek TAKE bixitatuko dute, azken bi neurketak irabazi dituena.
Urbycolan Hondarribia taldeak Bera Bera jasoko du (larunbata, 20.00) sailkapenaren goikaldeko leian emakumezkoen juniorretan. Etxekoen garaipen batek donostiarren garaiezintasunarekin amaituko luke, eta sailkapenean bi taldeak berdinduko lituzke. Gizonezkoen juniorretan, hiru koliderretatik bik, Mondragon Unibertsitateak eta Easo Adarrak, etxetik kanpo jokatuko dute (Astigarragako Mundarro eta Zast Zarautzen aurka). CPK kaldereria ISB taldeak, bederatzi neurketatik zortzi garaipen dituenak ere, BKL Usurbe jasoko du.
Gizonezkoen kadeteetan, Redline Mekanika TAKE taldeak denboraldi hasiera bikainarekin jarraitu nahi du (6-0) eta lidertzan jarraitu nahi du, BKL Murumendi taldearen aurka jokatuz (larunbata, 12.00). Emakumezkoen kadeteetan, Ordiziak, hamar garaipenekin dagoena hamar neurketatik, hamaikagarrena batzen saiatuko da Zast Zarautzen kantxan (larunbata, 12.00).
Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegi guztiak
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak