Partidu aurretikoak: 2019. urtea jardunaldi erakargarri batekin estreinatuko da
Jokoan asko egongo den jardunaldi batean bueltatuko da saskibaloia Gipuzkoar kategorietara. Gizonezkoen lehen mailak itxiera emango dio lehen itzuliari. Mekalki Aloña Mendi lidergoan bakarrik mantentzen saiatuko da larunbatean Oñatin jokatuko duen neurketan Zast Zarautzen aurka. Donosti Dolphins taldea, DKS bixitatuko duena eta sailkapeneko beheko aldetik ihes egin nahi duena, eta Atletico San Sebastian taldea, Santo Tomas Azkune bixitatuko duena, atzetik dauzka liderrak.
Emakumezkoen lehen mailan, Txintxu Gozotegia ISB taldeak porrotik jaso gabeko talde bezala mantentzen saiatuko da behar handia duen Eskoriatza taldearen kantxan. Cafes Aitona Askatuak eta Grupo EME Oiarsoren artekoa leia zuzena izango da, izan ere bi taldeak mantendu nahi dira sailkapenaren goikaldean, biek hamar neurketatik zazpi garaipen dituztelarik.
CPK Kaldereria ISB eta Goierri Gaestopas taldeak neurtuko dira larunbatean Azpeitian, gizonezkoen juniorren sailkapeneko bigarren postua jokoan egongo delarik. Bitartean, Inar Optika ISB eta Grupo EME Oiarso emakumezkoen juniorren liderra den Easo Bankoari, atsedenaldia daukana, gerturatzeko leiatuko dira. Emakumezkoen kadeteetan, Cafes Aitona Askatuak taldeak, Ostadar jasoko du Benta Berrin sailkapenaren lidergoan sendotzeko asmoarekin. Gizonezkoen kadeteetan, sekulako neurketa dakarkigu astebukaerak, lehen bi sailkatuek indarrak neurtuko dituzte, biek dituzte zazpi garaipen eta galdutako bateko balantzea. Easo 04 Mendaur eta Erroibide Irun Paco Yoldin neurtuko dira lidergoa jokoan egongo delarik.
Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegi guztiak
Gizonezkoen Lehen Maila
Emakumezkoen Lehen Maila
Gizonezkoen Bigarren Maila
Emakumezkoen Bigarren Maila
Gizonezkoen Hirugarren Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak