Bagoaz denboraldi berriarekin!

Bagoaz denboraldi berriarekin!

Gogotsu geunden eta iritsi da momentua. Larunbat honetan gure lehiaketetako batzuk hasiko dira.

Azken asteetan Euskal Kopa ezberdinekin, lagunartekoekin, txapelketa batzuekin edota Easo Kopa handi batekin harra kendu ahal izan dugu, eta larunbat honetan, azkenik, gure saskibaloiari denboraldiko hasiera ofiziala emango diogu.

Gutxika-gutxika hasiko dira lehiaketa ezberdinak. Asteburu honetan, eta kronologikoki begiratuta, Errendimenduzko Kadete neskek, Lehen Mailako Senior mutilek, Bigarren mailako senior mutilek eta Errendimenduzko Junior mutilek jokatuko dute. Aurreneko partida ofiziala, Majorin, ordiziak eta Atlético SN SN Andatza taldeek jokatuko dutena izango da.

Horretaz gainera, EBA mailak ere izango du hasiera; Euskal Koparekin amaituta, denboraldia hasiko dute Ulacia Zarautzek, Mondragon Unibertsitateak eta EASO Bodegas Mugak.azken biek gainera elkarren artean neurtuko dituzte indarrak; beraz, badaukagu denboraldiko aurreneko derbia.

Lerro hauek bideratu nahi ditugu talde, entrenatzaile, jokalari, epaile eta epaile-laguntzaile guztiei zorterik onena opatzeko.

Goazen bada saskibaloiarekin gozatzera!

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.