Play-offak definituak jada nesken senior ligan
Pasa den asteburuan liga erregularra bukatu zen Gipuzkoako nesken senior ligan. 20 jardunaldien ondoren, jada badakizkigo titulua lortzeko borrokan egongo diren 8 taldeak, gainera STL Bilintx datorren denboraldian bigarren mailako taldea izango da. Bigarren postua kategorian behera joateko Eskoriatza eta Astigarragaren artean egongo da.
Hauek dira bikoteak final laurdenetako senior Gipuzkoako Txapelketarako.
1º Bera Bera Gros – 8º Ayma Goierri
2º Antigua Luberri – 7º Cafés Aitona Askatuak
3º Ostadar SKT – 6º Grupo EME Oiarso
4º Atlético San Sebastián – 5º Take Aralar Kirolak
Kanporaketa faseak joan-etorri batean jokatuo dira, lehenengo topaketa sailkapeneko okerren doan taldearen etxean, maiatzaren 6 eta 13ko asteburuetan. Zorte ona talde guztiei.
GSF