Eskolako epaileentzako prestakuntza jarraia.
Azken hilabeteetan eskolako epaileekin era askotariko prestakuntza jarraia ari dira aurrera eramaten.
Epaile eskola? Bai, epaile eskola formakuntza jarraitua duen erraminta bat da, oinarritik epaile lana elikatzen duena eta, modu honetara, lehiaketari kalitatezko zerbitzu bat bermatzen diona. Hastapenetan dauden epaile guztiei dago zabalik, eta euren jarraipen bat eta formazio pertsonalizatua eskaintzen zaie. Helburua da lanerako jarraibide batzuk eskuratu ditzatela, babestuak senti daitezela eta lanerako metodo bat ezartzea maila altuagotara igotzen joan daitezen.
Zertan datza? Azken hilabetean IDK Gipuzkoarekin, gure lurraldeko talde erreferentzia batekin, eta Emakumezkoen lehen Mailan jokatzen duen taldea, akordio batera iritsi gara beraien entrenamenduetan epaile lanak egin ahal izateko. Bertara eskolako lau epaile joaten dira, beraien artean txandakatzen ibiltzen direlarik eta bertan, euren lanaren txosten bat egiten duen teknikari bat egoten da. Gainera, entrenamendua grabatu egiten d, gero klasean denok batera ikusi eta ondo egindakoak eta zuzendu beharreko akatsak denon artean aztertzeko. Gainera klase hauetara praktiketan dauden mahai laguntzaileak eta akta digitala ikasten ari direnak batzen dira, epaile hauek ere egoera hauetara ohitu daitezen.
Ostegunero gainera klase ezberdinak egoten dira, hiru motatan banatzen direnak:
– Bideoen errepasoa, aurrez aipatutako entrenamenduetakoa edo txostena duten partidetakoa.
– Arauetako testak, taldean zuzenduz eta araudiaren puntu konkretuetan enfasia jarrita.
– Lurralde arteko epaile eta eskolako epaileen arteko klaseak kantxan. Entrenamendu batetako epaile lanak egitearen antzekoa da baina askoz ere gehiagotan gelditzeko aukerarekin. Seinalizazioak lantzen dira eta baita jokaldi espezifikoak ere eta modu honetara klaseetara etortzen diren epaile beteranoen eta eskolako epaileen arteko harremana sendotzen da.
Nortzuk hartzen dute parte? Aurrez aipatu dugun moduan euren hastapenetan daude epaile guztiei daude zabalik eskolako ateak. Momentu hauetan, parte-hartzaile hauek ditu:
Maitane Barradas, Oscar Pavón, Isaac Kemessi, Jon Zabalza, Iker Telleria, Iván Vázquez, Cristopher Blacio, Raul Morlans, Guillermo Martínez, Koldo Sánchez, Mikel Mateos, eta Javi Koka.
Beste lan esparru garrantzitsuenetako bat kantxan egiten diren txostenak dira. Izendatze oinarri batzuk ezarri dira eskolako epaileak esperientziadun beste epaile batekin joan ahal izateko partidetara. Partida hauetan epaile nagusi bat ezartzen zaie (aukeratuta dauden epaileen artean) eta hauek formulario baten bidez, bigarren epailearen partidako txosten bat burutzen dute. Honi esker, bakarka non eta zein mailatan dauden ikusi daiteke, helburuak lortzeko zertan sakondu behar den jakiten delarik.
Baina ez da nagusien iritzia bakarrik kontutan hartzen. Oso garrantzitsua da baita ere, tutoretza jasotzen dutenen iritzia jasotzea eta horregatik bi formulario anonimo garatu dira klase eta partidetarako. Honen bitartez, egindako lanaren kalitatea aztertzeko “feedback” kontrol bat izateko aukera dago.
Etorkizunera begira ere, kurtsoak baliozkotzat jotzeko beste sistema berri batean lanean ari gara, baita epaile federatuen eta PDJen arteko zubi berriak eraiki nahian ere…
Epaileen saila lehiaketarako beharrezkoa den zerbitzu bat da eta horregatik eguneratua mantendu behar da, lehiaketarekin egunean jarri eta berritzen joan. Ez gaude geldi.