Saskibaloia protagonista bihurtu da berriz
Ziurgabetasunez eta kezkaz beteriko hilabete batzuen ondoren, pasa den asteburuan gure txapelketa batzuez gozatzeko aukera izan dugu berriz eta gure jokalarietatik asko partida ofizial bat jokatzera nola bueltatu diren ikusi ahal izan dugu. Segurtasun neurri askorekin eta errutina berriekin, baina, behingoz, saskibaloia protagonista izan da berriz asteburu batean.
Errendimenduko junior eta kadete mailak martxan dira, bai nesketan eta baita mutiletan ere. Baita lehen eta bigarren mailak senior mutiletan eta senior emakumezkoen lehen maila ere. Jardunaldia, orokorrean, normaltasunez jokatu ahal izan da eta horregatik Federaziotik klubak eta arduradunak zoriondu nahi ditugu egin duten lanagatik eta ezarritako protokoloa aplikatzerakoan erakutsi duten zorroztasunagatik.
Gainera, nobedade moduan, Emakumezkoen Senior Lehen Mailan Akta Digitalarekin lanean hasi gara, izan ere, gure saskibaloian gutxika-gutxika maila guztietan ezartzen joan nahi dugu eta horretarako beharrezkoa da familiarizazio prozesu bat.
Hau, hasi besterik ez da egin. Segi dezagun!!