
Sailkapenaren goiko aldean lehiak gizonezkoen juniorretan eta emakumezkoen kadeteetan
Gizonezkoen junior eta emakumezkoen kadete mailek, bi lehia erakargarri dakartzate astebukaera honetan gipuzkoako ligetan. Bietatik lehenengoan, Easo Adarra taldeak bere 16-0 ko balantzea aproban jarriko du bigarren sailkatua bixitatuz, Goierri Gaestopas taldea (13-3). Lehen itzulian, donostiarrak 63-47 inposatu ziren, baina ez zuten leia hautsi laugarren laurdenera arte. Emakumezkoen kadeteetan, Goierri Oxykor liderrak (15-2), atsedenaldia dauka, beraz hirugarren eta laugarren sailkatuen arteko leia nabarmendu behar dugu. Cafes Aitona Askatuak (14-2), kolidertzan jarri daitekeena, Bera Bera taldea bixitatuko du (13-4). Lehen itzulian Askatuak taldea inposatu zen 53-40.
Gainontzeko kategoriatan, Antigua Luberri taldeak (11-4), hirugarren sailkatua emakumezkoen lehen mailan, Txintxu Gozotegia ISB (15-0) taldearen garaiezintzasuna aproban jarriko du. Atletico San Sebastian taldeak (13-4), lidergoa estreinatuko du Errotaundi Okindegia ISB (8-9) bixitatuz gizonezkoen lehen mailan. Emakumezkoen juniorretan, Eskoriatza taldeak (10-4), Zast Zarautz (9-6) bixitatuko du, lauko finaletan egoteko leiara engantxatu nahi dena. Bitartean gizonezkoen kadeteetan, BKL Murumendi taldeak (6-7) hirugarren sailkatua estuasunetan jartzen saiatuko da, Ordizia (9-4).
Kontsultatu hemen jardunaldiko ordutegi guztiak:
Gizonezkoen 1. Maila
Emakumezkoen 1. Maila
Gizonezkoen 2. Maila
Emakumezkoen 2. Maila
Gizonezkoen 3. Maila
Emakumezkoen Juniorrak
Gizonezkoen Juniorrak
Emakumezkoen Kadeteak
Gizonezkoen Kadeteak