TAKE Tolosak intentsitate handiko partidarekin estreinatu du Finalen Finala

TAKE Tolosak intentsitate handiko partidarekin estreinatu du Finalen Finala

Kadete mailako partidak izan dira Josean Gaskan jokatu diren Finalen Finala estreinatzeaz arduratu direnak.

Josean Gaska Kiroldegian jokatu dira igande honetan Gipuzkoako Saskibaloiaren maila ezberdinetako finalak. Kadete Junior eta Senior mailako bina final izan dira goizetik gauera bitartean. Goizeko 9.30etan, baloia jokoan jarri da Kadete Mutilen Redline TAKE Tolosa eta Cafes Aitona Askatuaken arteko partidarekin, eta jarraian izan da Kadete Nesken finala.

 

Partidaren hasieratik, tolosarrek partidaren kontrola hartu dute, eta kanpoko jaurtiketarekin, markagailuan aurrea hartzea lortu dute, lehen laurdena 14-7 aurretik zirela amaituz. Urduritasunak atzean uztea lortu dute donostiarrek, eta horrela hasi dira jokoan sartzen.

Ia zazpi minutu igaro dira bigarren laurdenean tolosarrek bigarren laurdeneko euren lehen saskiratzea lortzeko, eta hori baliatu dute donostiarrek partidan sartzeko. Jaurtiketan ez dira lehenengoan bezain fin aritu, eta aldiz, donostiarrek lortu dute saskiratzea. Horrela, aurretik ere ipini dira donostiarrak (14-15). Halere, tolosarrek ez dute amore eman, eta 6-0eko partziala lortu dute azken minutuetan atsedenaldira 20-15eko emaitzarekin helduz.

Bigarren zatiaren hasieran, donostiarrak aldeak murrizten saiatu da, eta aulkiko jokalariek eman duten mailari esker, lortu dute. Donostiarrak eroso zeuden erritmo baxuagoarekin jokatzen, eta hiru puntutara murriztu dute aldea (33-30). Azken laurdenean, donostiarrek erritmo berarekin jarraitu dute, eta tolosarrak beti atzetik joan badira ere, beti alde murritzekin izan da. Horrela, hogei segunduren faltan sartutako saskiratze bati esker markagailua irauli, eta garaipena lortu dute lehenengo partidan. Azkenean, tolosarrak 43-41 irabazi dute.

Bigarren partidan, Kadete Nesken partidan, Grupo EME Oiarso SKT errimo altuarekin ekin dio partidari, eta horrela markagailuan aurrea hartzea lortu dute. Minutuak aurrera joan ahala, Easo 03 Menditxu partidan sartzen hasi dira, eta horrela  markagailuan aurrea hartzea lortu dute, lehen laurdena 12-16koarekin amaituz. Bigarren laurdenean, donostiarrek erritmo altuarekin jarraitu dute. Donostiarrek min ematea lortu dute, hein batean, errenterriarrek faltekin izan dituzten arazoak tarteko, ezin izan baitute erritmoa mantendu. Horrela, atsedenaldira 18-33ko emaitzarekin heldu dira.

Bigarren zatian, donostiarrek ez dute ezustekorik nahi izan, eta erritmo altuarekin jarraitu dute, partida apurtu nahian. Lortu dute aldeak handitzea, eta hirugarren laurden amaieran 24-54eko emaitza zuten donostiarrek. Azken laurdenean, errenterriarrek amore emane z arren, ezinezkoa izan zaie erritmo altua mantentzea, eta azkenean donostiarrak 39-67 nagusitu dira.

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.