Taldeek izena emateko aukera zabaldu da dagoeneko
Behin 2020/2021 denboraldia hasita, taldekideek izena ematen hasi behar dute federazio-lizentziak atera ahal izateko.
Horretarako, Gipuzkoako Federazioak INTRAFEB programa informatikoa du, lizentziak ateratzeko balio duena, besteak beste.
MAILAK:
- Senior Emak. 1. eta 2. Maila
- Senior Gizon. 1., 2. eta 3. Maila
- Jun. Emak. Errendimendua eta parte-hartzea
- Jun. Gizon. Errendimendua eta parte-hartzea
- Kad. Emak. Errendimendua
- Kad. Gizon. Erredimendua
Hasi berri den denboraldirako honako hau egin beharra dago:
- Lizentziak tramitatzeko dokumentazio guztia helarazteko Intrafeb plataforma erabili beharko.
- Ez da agiririk bidaliko. Agiriak Intrafeb plataformara igo behar.
- Taldea onestearren, taldekide bakoitzaren agiri guztiak zuzena izan behar.
- Gutxienez honakoak tramitatu behar dira: 8 jokalari, entrenatzaile bat eta jokalekuko delegatu.
- Lizentzien eta aseguruaren kuota ordaindu izanaren egiaztagiria Gipuzkoako Federazioko helbide honetara bidali behar da: maribel@gisaski.eus Agiri horiek jokalari, entrenatzaile, delegatu zein epaile bakoitzeko bidali behar dira. Kuota Kutxabankeko kontu-zenbaki honetan ordaindu behar da: 2095 5009 73 1061453543 ADIERAZI KLUB EDO TALDEAREN IZENA.
- NANa Inoiz lizentzia federaturik izan ez duen osagaia baino ez du aurkeztu behar eta lizentzia- eskaerarekin batera erantsiko.