Udaberriko teknifikazio jardunaldiak amaitu dira

Udaberriko teknifikazio jardunaldiak amaitu dira

Atzoko egunez, Gipuzkoako Sasbibaloi Federakuntzak prestatutako udaberriko teknifikazio jardunaldiei azken puntua jarri zitzaien; hauetan, azken asteetan zehar eremu taktikoak eta fisikoak landu dira modu zehatzago batean gure lurraldeko jokalari desberdinekin. Mini entrenamendu bat ere burutu zen Arrasaten eta test fisikoen saio interesgarri bat Beasainen. 

Federakuntzatik entrenatzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, baita lagundu duten klub bakoitzeko pertsona guztiei ere teknifikazio hauek aurrera ateratzea posible egin dutenak. 

Entrenatzaileak: Yon Gonzalez, Xabi Altuna, Jokin Zulaika, Susana Rodríguez, Mikel Ormaetxea, Cristina González, Ion Ormazabal, Borja Franganillo, Oihana Hermoso, Oraitz García, Enara Zorita, Ander Otaegi, Oskar Rodriguez, Aitor Urretabizkaia, Jon Mendiluze, Endika Maharri eta Iñigo ‘Arri’.

Eskertzak: Lorenzo Encinas, Oscar Cea, Gorka Nuñez, Iraurgi Saskibaloia, Ointxe Saskibaloia, Zast Zarautz ZKE, Goierri Saskibaloia eta BKL.  

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.