Xabi Chico, gizonezkoen 15 urte azpikoen espainiako selekzioaren entrenatzaile laguntzailea (elkarrizketa)

Xabi Chico, gizonezkoen 15 urte azpikoen espainiako selekzioaren entrenatzaile laguntzailea (elkarrizketa)

Goierri KE eta BKL Saskibaloia taldeetako entrenatzailea, Xabier Chico, gizonezkoen 15 urte azpikoen espainiako selekzioaren entrenatzaile laguntzailea izango da, Valladolideko Iscar herrian egingo duten kontzentrazioan astelehenetik ostegunera. Angel Jareñorekin izango da bertan, David Soriaren laguntzailea dena. Urretxuarraren historiala FEB-n 2013. urtean hasi zen eta deigarria egiten da daukan beste europako txapelketa 2016 an, besteak beste Real Madrid taldeko pivota Usman Garuba eta Tecnyconta Zaragoza Taldeko Carlos Alocen zeuden talde hortan.  Esperientzia berri bat izango da, ilusioz betea ekingo diona gainera. (Argaszkia: BKL Saskibaloia)

– Nola egiten diozu aurre reto berri honi?

Ilusio handiz. 2013 eta 2016 urte bitartean Espainiako federazioarekin lan egiteko aukera izan nuen. 2016-an urrezko domina lortu genuen Polonian jokatutako Europako txapelketan eta hura izan zen nire azkeneko esperientzia. Deia jaso nuenean sekulako sorpresa hartu nuen, nahiz eta azken bi urteetan kontaktuan egon.

– Nola sortu zen aukera?

– David Soriak deitu ninduen berriro ere Espainiako selekzioan lan egiteko. Baiezkoa eman eta U15-eko lan taldean parte hartzeko aukera eman zidan. Entrenatzaile eta jokalari handien artean izango dudan esperientzia bizitzeko aukera aparta da eta nola ez saskibaloiaz gozatzen jarraitzeko ere.

– Iscarren hiru eguneko kontzentrazioa izango da, 16 urte azpiko selekzioarekin ere lan egingo duzuena. Zeintzuk dira markatzen dituzuen helburuak?

– U15-eko helburu nagusia jokalariak ezagutzea izango litzateke. Datorren urteko helburua “Torneo de la Amistad” izango da eta bi urte barru  Europako Txapelketa. Entrenatzeko eta elkar ezagutzeko aukera izango dugu. Bitartean lagunarteko partidoak jokatuko ditugu Iscar-en, España U16, Errusia U16, Valladolid Junior,…

– Hitz egiguzu David Soria selekzionatzailearen inguruan.

– Egia esan David Madrid-eko selekzioa entrenatzen zuen nik Euskadiko taldea eramaten nuen bitartean. Txapelketa horiek direla eta ezagutu ginen. Gure arteko azkeneko partidoa Espainiako Txapelketaren finala izan zen… Berak bere taldean Luka Doncic zeukan eta guk besteak beste Beraza, Sanz, Azpeitia, Merketegi, Astigarraga, Zabarte, Ibarloza gipuzkoarrak…Europako txapelketan ere hilabete eta erdi elkar ezagutzeko aukera izan genuen bai txapelketan bertan eta bai prestatze lanetan. Entrenatzaile benetan ona, bere taldea oso ondo motibatzen dakiena eta bere lan taldean konfiantza handia duena. Kirol mailan eta pertsonalean ere asko ikasi nuen esperientzia horrekin. Han bizi izandako guztia gogoan izango dut beti.

– Arlo pertsonalean, zer espero duzu jasotzea esperientzia honetatik?

– Saskibaloia oso gustokoa dut, eta ikasten jarraitzeko aukera paregabea izango da hau. Bai David Soria eta Angel Jareño esperientzia handiko entrenatzaileak dira eta hori sekulako erronka da neretzat. Espinia U16, ItaliaU16, ErrusiaU16… bezalako taldeak egongo dira  Iscar-en. Jende berria ezagutzeko aukera edukiko dut eta ziur nago bizipen eta esperientzia berri asko bizi eta partekatuko ditudala.

 

Iruzkin bat idatzi

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.